Páginas

2023/03/14

Parekide Egitasmoa

Martxoaren 8aren harira, 3. ziklokoekin Parekide Egitasmoan parte hartu dugu. Nerea Redondo Otamendirekin, Donostiako Udalaren hezkuntza arloaren laguntzaz. 

Egitasmo honek, bi estrategia pedagogiko uztartzen ditu: 

1. Mindfulness: Norberaren eta taldearen baretasuna sustatzeko ariketak egiten ditugu, arreta "orain eta hemen" zentratzeko. 

2. Hezkidetza: Zuzena den diskurtsoa alde batera utzita, neska-mutilek ikusitako marrazki bizidunak eta komikiak eta entzundako istorioak aztertzen ditugu, denon artean elkarrekin hausnartzeko.  Generoa zer den eta nola trasmititu den. Aniztasuna eta askatasunaren inguruko hausnarketa egiten dugu, ikasleen hitzari lehentasuna emanez. 









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina