Páginas

2023/06/20

ESKOLAKO JAIALDIA

Lehengo larunbatean, ekainak 17, eskolako jaialdia ospatu genuen Igeldoko frontoian. 

Hasteko, Haur Hezkuntzako ikasleek Kantu Kolore-ren "Zapia" kanta abestu eta dantzatu zuten irakasleen laguntzarekin, eta primeran aritu ziren. Ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleek "Pello eta Otsoa" antzezlana eskaini ziguten, baina modu berezi batean: animaliak eguneroko objektuekin adierazten zituzten, eta pertsonak berriz, txotxongilo erraldoiekin. Oso emanaldi polita izan zen. 

Jarraian ikasturtearen laburpen-bideo bat eskaini zen, Guraso Elkarteak prestatuta. Hona hemen bideoa: 


Horrez gain, sorpresa moduan, 6. mailako ikasleentzat ere agur-bideo hau prestatu zuten, eskolan azkeneko ikasturtea egin dutelako: 


Emozio guzti hauen ondoren, jaialdia amaitzeko momentua iritsi zen, eta horretarako eskolako ikasle guztiek Eskola Txikietako kantarekin koreografia bat egin zuten. Publikoko batzuk ere animatu ziren ateratzera. 

Azkenik, guraso elkarteak antolatutako bazkari goxoaz gozatu genuen eskolako komunitate guztiak, eta arratsaldean dantza-saioa izan genuen kultur-etxean. 

Egun ederra pasa genuen, eta horren erakusgarri jarraian ikus ditzakezuen argazkiak. Eskerrik asko antolaketan parte hartu zuten guztiei, eguna borobila joan zedin lan handia egin baitzuten. 

Hurrengo urtean berriz ere ospatuko dugu elkarrekin!!! 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina