Páginas

2023/10/02

PIRATEN ETXEA

 2023ko irailaren 21ean LH-ko ikasleak Piraten etxera joan ginen. Goizeko 9:30 etan autobusa hartu genuen, kriston euria egiten zuen. Iritsi ginenean aurkeztu egin genuen geure burua baita monitoreak beraienak  ere. Hamaiketakoa jan eta gero,  arauak bideo batean erakutsi zizkiguten. Ondoren, maletak geletara eraman eta oheak prestatu genituen. Denbora  librea izan genuen eta bazkaldu egin genuen.


Atertzean Pasaira jaitsi ginen. Barku batean ibili ginen, puntu batzuk irabazten altxorraren mapa lortzeko, baina 3 puntu falta zitzaizkigun. Bidean 3 puntuak lortzeko aukera eduki genuen. 


Afaldu ondoren, musika kaxa izeneko jolas batera jolastu ginen eta disko festa egin genuen. Ondoren, ohera joan ginen. Bikain pasa genuen.


Esnatu eta gero, maletak prest utzi genituen. Gosaldu ondoren, altxorraren bila egin genuen, altxorra aurkitu (txokolatezko txanponak ziren eta piraten zapi bat), bazkaldu eta etxera joan ginen.


Hau izan da Piraten etxean pasa genuen esperientzia ederra.


ESKERRIK ASKO PIRATAK !!!













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina