Páginas

2024/06/14

ESKOLAKO JAIALDIA

Lehengo larunbatean, ekainak 8, eskolako jaialdia ospatu genuen frontoian. Haur Hezkuntzako ikasleek "Munduko dantzak" izeneko abesti batekin dantza emanaldi bikaina eskeini ziguten, eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Olinpiada berezi batzuk antolatu zituzten. Ikuskizun paregabea izan zen eta asko gozatu genuen denok. Emanaldiko argazkiak ikusi nahi badituzue, eskolako web orrian ikus ditzakezue, "Ikasleen Argazkiak" atalean. 

Ondoren bi bideo jarri ziren denok ikusteko: ikasturtearen laburpen-bideoa eta aurten eskola utziko duten 6. mailako ikasleentzako agur-bideoa. Hemen dituzue biak ikusgai: 



Eguna bukatzeko guraso elkarteak bazkari goxoa antolatu zuen eskolako komunitate guztiarentzat. 

Primerako eguna pasa genuen guztiok! 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina