Páginas

2024/10/18

 ITSAS BEHATOKIRA BISITA


2. ziklokook Igeldoko Itsas Behatokira joan ginen. Han Margarita Martini galdera asko egin genizkion eta primeran erantzun zizikigun. Han eguraldia ikertzeko eta iragartzeko erabiltzen dituzten tresna asko erakutsi zizkigun: mota askotako termometroak, barometroa, plubiometroa...


Aita Orkolagaren bizitza ere kontatu zigun eta bere garaian neska-mutilak 8 urtekin lanean hasten zirela ere esan zigun. Mutilak arrantzontzietan eta neskak lehorrean sareak josten ibili behar zuten.



Bukaeran dorrera igo ginen eta zergatik dagoen Behatokia Igeldon azaldu zigun: galernak
Matxitxakotik etortzen eta Landetara joaten primeran ikusten delako.




Oso harro gaude Behatokia Igeldon egoteaz!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina