Páginas

2024/10/07

Shhhhuuumendia

 Hamarretan autobusa hartu eta Alde Zaharrera jaitsi ginen eta hamaiketakoa jan genuen. 

Liburutegian geundenean ihes aretoan zer egingo genuen azaldu ziguten, eta taldeka banatu ginen. Sumendi bat zegoen eta lasaitu behar genuen. Talde bakoitzak bi motxila genituen hitz gabeko liburuekin. Lau ronda egin genituen, txanda bakoitzean liburu multzo bat hartu behar genuen, liburu multzo bakoitzak zerbait berdina zuten. Gauza hori asmatzean ondoko taldeari mimikarekin azaltzen zen.

Jolasa bukatzean, asmatu behar genuen zer egin behar zen sumendia lasaitzeko. Gauza askorekin  saiatu ginen baina mimikarekin lortu genuen lasaitzea. Sumendia lasaitu eta gero hamar minutu utzi zizkiguten hitz gabeko liburuak irakurtzeko. 














Idazleak: Khloe eta Mara

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina