LHkoak ostegunetik ostiralera Kosta Camp-era joan ginen lotara. Logelak oso politak eta erosoak ziren. Gainera, 6. mailakoak gure gela propioa geneukan. Hiru litera zeuden eta nik behean egin nuen lo.
Ekintzak oso ondo zeuden. Ostegun arratsaldean 14:00tan altxorraren bilara jolastu genuen. Ostiral goizean natura ibilaldia eduki genuen eta gero orri-markatzaile batzuk egin genituen, beste gauza batzuen artean.
Janaria oso goxoa zegoen: gosaria, bazkaria, merienda eta baita afaria ere.
Monitoreak oso jatorrak ziren. Beraiekin hitz egiten egon ginen eta oso ondo pasa genuen beraiekin.
Lekua oso polita eta handia zen. Oso bista onak zituen.
Orokorrean oso ondo pasa nuen!
Izar Artano (LH6)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina