Páginas

2026/03/09

MARTXOAK 8

 🟣 [eus]Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ...

Aurreko astean zehar MARTXOAK 8ren inguruko lanketa egin genuen eskolan. 

Alde batetik, LHko ikasleek plastika arloan Emakume artisten lanak egin zituzten eta 4. eta 6. mailako ikasleek ere, musika arloan, Euskal emakume artisten biografiak. Lan guztiak aretoan ikusteko aukera izan genituen. 

Bestetik, eskola guztiak, geletan, Martxoak 8-rekin erlazionatutako hitzak atera genituen

Hitz hauek, herriko kale bateko muralean jartzeko erabili dira. 

  

Eskola guztiak ere, MIRESTEN DUGUN EMAKUMEAren argazkia ekarri eta mural handi batean

itsatsi genituen. Oso polita gelditu da!


  Bukatzeko, "Figuras ocultas" pelikula ikusi genuen. Ez baduzue ikusi animatu oso gomendagarria bait da!!!

 Figuras ocultas - Mujeres con ciencia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina